6. jarduera: Testu antolatzaileak eta lokailuak Azken ekoizpenera hurbiltzen ari zarete. Hainbat eduki berri ikasi duzue monografiari buruz, baina beste ezaugarri batzuk aztertuko dituzue hurrengo saioetan. Testua idatzi behar duzue eta idaztean edota ahoz aritzean diskurtsoaren arteko elementuen kohesioa, hau da, lotura, ezinbestekoa da ideiak bata bestearen ondoan logikaz erlazionatu eta lotzeko. Beraz, gure lanerako funtsezkoa izango da testu antolatzaileak eta lokailuak berriro ere lantzea. Prozedura: Bildu hirunaka eta aztertu hasieran irakasleak erakutsitako monografietan edota eskueran duzuen edozein testutan zein diren ideiak elkarri lotzeko erabilitako lokailuak eta testu antolatzaileak. Azpimarra itzazue eta saiatu esanahia azaltzen. TESTU ANTOLATZAILEAK / LOKAILUAK

ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA?

8.1. Ariketa honetan, herrialde garatuetan gaur egun indar eta presentzia gero eta handiagoa duen gaixotasun bati buruzko testua duzue. Ideiak elkarri lotzeko balio duten zenbait hitz, lokailuak, hain zuzen, ezabatu egin ditugu testuan. Ea gauza zareten zein bere tokian kokatzen.

Prozedura:

Euskal Hizkuntza Eta Literatura Monografia. Osasuna herrialde garatuetan eta ezgaratuetan

Hirunaka bildu, arretaz irakurri eta irakurri ahala saiatu hutsuneak betetzen goiko taulako lokailurik egokiena hautatuz. Talde handian zuzendu eta ondoren, bukaeran duzuen koadroan sailkatu lokailu horiek.

baina izan ere hala ere adibidez

noski bestalde jakina beraz

esaterako hau da ere izan ere

aldiz izan ere adibidez

TESTUA Obesitatea XXI. mendeko obsesioa Kortabarria Olabarria, Beñardo

Deia-ren D2 atalean argitaratua. 2002/05/14

"Gure ardi horiek hobe dute ase on bat bi gose baino" irakur daiteke Koldo Ameztoik kontatzen duen ipuin bateko pasarte batean. Ez zaio arrazoirik falta, gosea txarra da. Izan ere, egunero milaka pertsona hiltzen dira gosez herrialde txiroetan. Hemen ez, gizarte aurreratuetan janariekin egiten diren gehiegikeriek goseak baino arazo gehiago sortzen dute. Gezurra dirudi; urte asko ez dela, gure gurasoek eta, ....................................., aiton-amonek gosea ezagutu zuten; gaur egun, gure artean goseak ez du arazorik sortzen; obesitateak, ..................................., gero eta gehiago. ..................................., obesitatea gaixotasun kroniko ugariren eragile zuzen-zuzena da. Diabetea, bihotzeko gaixotasunak, minbizi-mota asko… gehiegi eta gaizki jatearen ondorio dira. (aurkaritza adierazteko), ezin da obesitatea = gose-eza identifikazioa hain argi egin. Obesitatearen atzean, sarritan bitamina- eta mineral-eskasia ezkutatzen dira. .............................., adituek diote obesitateari elikaduraren eskasiari bezainbeste erreparatu behar zaiola. Obesitatea zergatik gora? (...) Elikadura txarraren ondorioak(...) Egoera horien ondorioz, lodiak eta argalak antzerako osasun-arazoak izaten ari dira: sarriago gaixotzen dira, minusbaliotasun-arazo gehiago dituzte, urte gutxiago bizi dira, eta, oro har, produktibitate txikiagoa dute. Obesitateak gaixotasun kronikoak jasateko arriskua areagotzen du. Adibiderik nahi? Diabetea, hipertentsioa, bihotzeko gaixotasunak, arazo baskularrak, behazunaren gaitzak, minbizi-mota ugari… Eta, itxura guztien arabera, horietako gehienak garapen-bidean dauden herrialdeetan gertatuko dira. ..............., adituek uste dute 2025. urterako obesitatea dela eta diabetea izango dutenen kopurua 300 milioira iritsiko dela, horietatik 225 garapen-bidean dauden herrialdeetakoak. Bizirauteko dagoeneko arazo ugari duten herrialdeetan prebisio horiek beteko balira, hondamendia gertatuko litzateke.

DBH3. Hizkuntzen Trataera Bateraturako Materialak

2

Euskal Hizkuntza Eta Literatura Monografia. Osasuna herrialde garatuetan eta ezgaratuetan

Zergatik gizentzen gara? Obesitatearen zergatiak ez daude oso argi, baina adituek uste dutenez, genetikak, ingurunearen eraginak eta bizitza sedentarioak zerikusi handia dute. Genetikaren arloan lanean dihardutenek dagoeneko ezagutzen dute obesitatearen genea, ................ ez dute uste hura bakarrean nahikoa denik obesitatea — ................., gantz kantitatearen igoera— eragiteko. Ingurunearen laguntza ezinbestekoa da horretarako. Urte askotan argala = gaixoa, gizena = osasuntsua bezalako loturak egin dira, segurutik gosea, pobrezia eta gaixotasunak nagusi izan diren hainbat garairen herentzia gisara. Arbasoetatik jasotako mezu horien ondorioz, haurrei janari gehiegi emateko joera nagusitu da, eta baliteke horregatik nagusitzea haurren artean obesitatea. ................., haurtzaroan lodi diren horietako asko gero ere lodi izaten dira. Elikatzeko ohituren inguruko heziketa egokia oso garrantzitsua da, heldutasunean ohitura horiek ez baitira aldatzen. Aurrez aipatutako loturak dagoeneko ez dira hain garbiak, ...................ez dira erabat desagertu: ume potoloak ume ederra izaten jarraitzen du. ......................., argi dago gizarte modernoa sedentarioa dela. Igogailua erabiltzeak, telebistako kateak aldatzeko urrutiko agintea edukitzeak, edo sukalderainoko gasa izateak, .................... jarduera fisikorik ez egitea ekarri dute, aurrez programatutako zerbait ez bada behintzat. ....................., gizakiak gero eta energia gutxiago gastatzen duenez, obesitateak gora egin du. Egoera orokorrez gain, obesitatearen eragile izan daitezkeen arrazoi zehatzagoak ................badaude: Gaixotasunak Botikak Tabakoa uztea Ebakuntzen ondorengoak Jaten eta edaten duguna Fruta, zerealak eta kafesnea ogiarekin gosaltzeko; garbantzuak, arraina eta arroz esnea bazkaritan, urarekin bustita; meriendan fruta apur bat; eta afaltzeko entsalada, zopa, arrautzopila eta gazta Errioxako ardoarekin lagunduta. Horrelakoak dira eguneroko elikagaiak, jan eta edaten dituguna, baina beste era batera ere esan daiteke. Karbohidratoak, gantzak, proteinak, bitaminak, mineralak eta ura. Hori guztia aurki daiteke elikagaietan, eta hori guztia behar dugu bizi ahal izateko. ............................, horietako baten falta gaixotasun bilakatzen da. Horietako bakoitzak bere zeregina eta bere funtzioa ditu. Gizena ala obesoa? Begiratu batean obeso dirudien hori behar bada ez da obesoa izango, gizena, handia, ederra… baizik. ....................., gizen guztiak ez dira obeso izaten. Ba al dakizu zerk bereizten dituen? Obesitatea gorputzean gantz gehiegi izatearen ondorioz sortzen den gaixotasun kronikoa da, gizarte modernoetako gorabehera metaboliko arruntena. Sarritan likidoen erretentzioa eta obesitatea nahastu egiten dira, baina erabat desberdinak dira. ......................., likido-erretentzioen ondorioz pisua hartzea arraroa da. Gutxiegitasun kardiakoak, giltzurrunetako gutxiegitasunak edo gibelekoak eragin dezakete hori, baina DBH3. Hizkuntzen Trataera Bateraturako Materialak

3

Euskal Hizkuntza Eta Literatura Monografia. Osasuna herrialde garatuetan eta ezgaratuetan

horrelakoetan ezin daiteke obesitateaz hitz egin, obesitatea gantz-kantitateak gora egiten duenean sortzen baita eta ez ur-kantitatea handitzen denean. Kasu batzuetan, nahiz eta pisu handia izan, ez dago obesitaterik. Hori, ........................., kulturismoa egiten dutenekin gertatzen da, pisu handikoak eta gantz gutxikoak izan arren, muskulu-masa oso garatuta izaten dute eta. Gizena egotea obesitatea izatea al da? Galde dezake batek baino gehiagok. Ez du zertan izan. Obesitateaz hitz egiteko hainbat sistema erabiltzen dira. Horietan erabilienetakoa gorputz-masaren indizea da. Indize horren kalkulua egiteko, honako formula sinple hau baino ez da egin behar: Indizea = pisua kilotan / altueraren karratua. Adibidez, 60 kilo eta 1,7 metroko altuera duen pertsona baten gorputz masaren indizea honako hau da: 60 / 1,7x1,7 = 60 / 2,89 = 20,7. Indizearen ebaluazioa egitean, berriz, sailkapena honela egiten da:

DBH3. Hizkuntzen Trataera Bateraturako Materialak

4

Euskal Hizkuntza Eta Literatura Monografia. Osasuna herrialde garatuetan eta ezgaratuetan

<20, pisu gutxi. 20-25, normala. 25,1-26,9, obesitate txikia. 27-29,9, lehen mailako obesitatea. 30-34,9, bigarren mailako obesitatea. 35-39,9, hirugarren mailako obesitatea. >40, laugarren mailako obesitatea, morbidoa

Adibidea emateko

Aurkaritza adierazteko

Ziurtasuna adierazteko

Zergatia adierazteko

Ideiak gehitzeko

Ondorioa adierazteko

8.3. Zergatik ez duzue orain asmatzen lokailuak lantzeko ariketa bat? Test ariketa bat prestatuko duzue. Prozedura: Taldeka bilduta hamar perpaus asmatuko dituzue (ikastetxeari, zuen egoerari, lagunei buruzkoak…). Denek lokailuak izan beharko dituzte, besteak beste, zergatia adierazteko, aurkaritza, ondorioa, ideia berriak gehitzeko.... (esaterako: izan ere, dena den, hala ere, aldiz, ordea, bestalde..e.a). Ondoren, ezabatu lokailuak eta a, b, c eta d erantzunaukerak asmatu, hau da, erantzun egokia eta beste hiru, baina desegokiak. Test ariketa prestatu ondoren, beste talde bateko kideei pasatu ea hamar galderak asmatzen dituzten!

DBH3. Hizkuntzen Trataera Bateraturako Materialak

5

lokailuak eta konektoreak.pdf

Horrelakoak dira eguneroko elikagaiak, jan eta edaten dituguna, baina beste era batera ere esan. daiteke. Karbohidratoak, gantzak, proteinak, bitaminak, ...

270KB Sizes 4 Downloads 628 Views

Recommend Documents

2017_02_AHO_BBN_LEKUA eta TOKIA.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item.

2018_01_AHO_BBN_LEKUA eta TOKIA.pdf
2018_01_AHO_BBN_LEKUA eta TOKIA.pdf. 2018_01_AHO_BBN_LEKUA eta TOKIA.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Details. Comments. General Info.

HPS Euskara jarrerak eta iritziak.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. HPS Euskara ...

Eranskina -Ikasleen eskubide eta betebeharrak.pdf
Whoops! There was a problem loading more pages. Retrying... Eranskina -Ikasleen eskubide eta betebeharrak.pdf. Eranskina -Ikasleen eskubide eta ...

Rutherford_en eredu atomikoa eta atomoaren adierazpena.pdf ...
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. Rutherford_en ...

1- Elkarzutak eta paralelak ariketak_SOPELA.pdf
Try one of the apps below to open or edit this item. 1- Elkarzutak eta paralelak ariketak_SOPELA.pdf. 1- Elkarzutak eta paralelak ariketak_SOPELA.pdf. Open.

MARI ANBOTOKOA ETA OLAGIZONA.pdf
herriarekin batera. J.M. Etxebarria ( Gure Fabulak, bertsoz). Page 1 of 1. MARI ANBOTOKOA ETA OLAGIZONA.pdf. MARI ANBOTOKOA ETA OLAGIZONA.pdf.

ETA 2015 Elliott.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. ETA 2015 Elliott.

ESKERRAK ETA ESKAERA.pdf
Sign in. Page. 1. /. 1. Loading… Page 1 of 1. Whoops! There was a problem loading this page. Retrying... Whoops! There was a problem previewing this ...

Euskara eta Twitter.pdf
Page 3 of 45. Euskara eta Twitter.pdf. Euskara eta Twitter.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Main menu. Displaying Euskara eta Twitter.pdf. Page 1 of 45.

Lotura sinple eta anikoitzen interpretazioa.pdf
Lotura sinple eta anikoitzen interpretazioa.pdf. Lotura sinple eta anikoitzen interpretazioa.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Main menu. Displaying Lotura ...

BI ANAI ETA SORGINA.pdf
Whoops! There was a problem loading more pages. Whoops! There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps.

ERTZAK ETA ITZALDURAK -1-O.pdf
Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. ERTZAK ETA ITZALDURAK -1-O.pdf. ERTZAK ETA ITZALDURAK -1-O.pdf.

L.S.B, Ana eta E egunetan.pdf
Page 1 of 4. Page 1 of 4. Page 2 of 4. Page 2 of 4. Page 3 of 4. Page 3 of 4. L.S.B, Ana eta E egunetan.pdf. L.S.B, Ana eta E egunetan.pdf. Open. Extract.

Download the pdf of the n°3 ETA Memo
Page 1 ... and the firms create a stake for corruption. PUBLIC AND PRIVATE ... procedures is to create competition between firms in order to reduce the to reduce ...

Exocometary gas in the HD181327 and Eta Corvi ... -
Disks and Planets Seminars. January 9, 2017. Wednesday 12th at 11:00 in the SALA SEMINARIO at CALAN: "Exocometary gas in the HD181327 and Eta.

State ETA (Live Date) Polling Location Ballot ... Developers
Sep 24, 2016 - County and. Municipal. State. Local. Alabama. End Oct, 2016. Data Not Expected Mid Oct, 2016. Mid Oct, 2016. End Oct, 2016. End Oct, 2016.

BENJAMIN TESTA ETA KZL-KO 2. JARDUNALDIA ...
Calle Nombre Club Marca. FINAL 2. Licencia Año. 1 000318659 SARASUA ESNAL PAUL 2007 ZARAUTZ BALEA I.K. 59:59:59.5 25m-M. 2 000331316 ISASTI ...

Serieak Benjamin testa eta Kzl zARAUTZ.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. Serieak ...

Naturaren Zientziak LH Higienea eta osasuna.pdf
Whoops! There was a problem loading more pages. Retrying... Naturaren Zientziak LH Higienea eta osasuna.pdf. Naturaren Zientziak LH Higienea eta osasuna.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Main menu. Displaying Naturaren Zientziak LH Higienea eta

Download the pdf of the n°3 ETA Memo
Page 1 ... and the firms create a stake for corruption. PUBLIC AND PRIVATE ... procedures is to create competition between firms in order to reduce the to reduce ...

memo3-eta-chair-pse [Mode de compatibilité]
Sep 3, 2012 - corruption: the procurement official may abuse his power to protect firms' .... low, cartel members have incentives to free ride to harvest large.

IGE eta ikastetxeentzako protokoloa 16-17.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. IGE eta ...

Les Mémos de la Chaire ETA - Paris School of Economics
most of the enforcement power resides with Courts of Law that perform ... but also for setting up auditing mechanisms to force compliance with safety standards.