Lotura intermolekularren indarrak Molekulen arteko indarrak (lotura intermolekularrak ematen dituztenak) lau eratan sailkatzen dira: dipolo-dipolo, dipolo-dipolo induzitua, dipolo induzitua-dipolo induzitua eta hidrogeno-zubizko loturak. Dipolo induzitua-dipolo induzitua edo London-indarrak molekula guztietan ematen da. Konposatu guztietan elektroiak daudenez, indar intermolekular hauek gertatzen dira. Alkanoak Butano Pentano Hexano Heptano Oktano
Taula honetan hidrokarburo, aldehido eta azido organikoen irakite-puntuak aztertzen dira, masa molarrekin erlazionatuz. Honela, lotura intermolekularren indar erlatiboak aztertuko ditugu. Azterketa honetan bi erlazio garbi topatzen ditugu: • masa molarra eta irakite-puntuaren arteko erlazioa • molekula-mota eta irakite-puntuaren arteko erlazioa MASA MOLARRA ETA IRAKITE-PUNTUAREN ARTEKO ERLAZIOA Konposatu-motak aztertuz, sail bakoitzean irakite-puntua masa molarrarekin handitzen dela ikusten da. Horren arrazoi nagusia hauxe da: masa molarra handitzean polariza daiteken elektroi-kopurua ere handitu egiten da, dipolo induzitua-dipolo induzitua lotura intermolekularren kopurua handituz. MOLEKULA-MOTA ETA IRAKITE-PUNTUAREN ARTEKO ERLAZIOA Masa molarra antzekoa duten hiru konposatu hauek har ditzagun: heptano, hexanal eta azido pentanoiko. Irakite-puntuak hauek dira hurrenez hurren: 98, 128 eta 186ºC. Ezberdintasun hauen arrazoia, lotura intermolekular-mota ezberdinak dituztela da. Honela, heptano molekulen artekoa dipolo induzitua-dipolo induzitua da soil soilik. Hexanal kasuan, beste lotura intermolekular-mota berria agertzn da: dipolo-dipolo lotura intermolekularrak. Azido pentanoikoaren irakite puntua askoz handiagoa da. Arrazoia: beste lotura intermolekular-mota berria agertu dela da: hidrogeno-zubizko lotura. BIBLIOGRAFIA: • "Chemistry. Structure and Dynamics". Spencer, Bodner, Rickard. (Wiley)
Lotura sinple eta anikoitzen interpretazioa.pdf. Lotura sinple eta anikoitzen interpretazioa.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Main menu. Displaying Lotura ...