1. jarduera Ikerketa estatistikoaren elementuak Edozein ikerketa estatistiko egiten hasi aurretik, oso garrantzitsua da haren elementu nabarmenenak identifikatzea eta antzekotasunak eta, desberdintasunak kontuan hartuz, bakoitza dagokion multzoan sailkatzea. Horrek guztiak ondoren egin beharreko lana gidatuko du eta, horren arabera, hainbat erabaki hartu beharko dira. 1. Aztertu ikerketa estatistikoak eta erantzun galderei: a) Zein da biztanleria?……………………………………………………………………… b) Zein da lagina?………………………………………………………………………… c) Zer laginketa mota baliatuko dute ikerketako lagina aukeratzeko? ausazkoa

ez-ausazkoa

d) Zer tresna baliatuko dute datu-bilketarako? Nola eskuratuko dituzte datuak? galdetegia

behaketa

elkarrizketa

e) Zein dira ikerketan aztertuko diren ezaugarriak (aipatzen direnak soilik)? Aldagai motaren arabera, sailka itzazu ezaugarri horiek honako taulan: KUANTITATIBOA

KUALITATIBOA DISKRETUA

JARRAITUA

A) 500 biztanleko herri batean, gizarte zerbitzuen beharra zein den aztertu nahi da, eta, horretarako, hainbat galderaz osatutako txosten bat bidaliko zaie ausaz aukeratutako 250 pertsonari posta elektronikoz. Pertsona horiek euren adinari, sexuari, egoera zibila, dirusarrerari eta zerbitzuen kalitateari buruzko asebetetze-maila (1etik 5era balioetsita; 1 oso desegokia eta 5 oso egokia izanik) eman beharko dute. B) Urizarko kiroldegian berrikuntza-lanak egin nahi dituzte, eta kiroletako zinegotziak heritarrek gehien atsegin dituzten kirolak eta jolasak zein diren jakin nahi du. Horretarako, herriko webgunean honako galdera hauei erantzuteko aukera zabaldu dute, eta lehenengo 125 erantzunak baliatuko dituzte ikerketarako datuak eskuratzeko.

 

Webguneko galderak 1. Sexua: Emakumea

Gizonezkoa

2. Adina: 10 urte baino gutxiago 10-19 urte 20-29 urte 30-39 urte 40-49 urte

50-59 urte 60-69 urte 70-79 urte 79 urte baino gehiago

3. Egoera laborala: Ikaslea Langabezian Lanean Erretiratua 4. Gustuko kirolak (zehaztu 3): • …………………………………………………… • …………………………………………………… • ……………………………………………………

C) Harriazpi ikastetxean DBH 1. mailako bi ikasgeletako gazteek aisialdian zer egiten duten jakin nahi dute. Horretarako, ikasgela bakoitzean zozketa bidez aukeratutako bost ikasletik biri aisialdian egiten dituzten hiru ekintza nagusiren gaineko informazioaz galdetuko zaie. Ondoren, datu horiek sexuaren arabera antolatuko dituzte. D) Ondorengo fitxa teknikoa, Ekobarometro soziala deituriko ikerketari dagokio. Ikerketa horren bitartez, EAEko 15 urtetik gorako biztanleen ingurugiroaren inguruko iritzia jasotzen da. Ikerketa oso sakona da, baina aztertzen diren ezaugarrien artean honako hauek nabarmendu ditzakegu: bizitokia (hiria (15.000 biztanletik gora), herri ertaina (5.000-15.000 biztanle), herri txikia (5.000 biztanle baino gutxiago); lanbidea; etxean zenbat kide bizi diren; norbere birziklatze-maila (1etik 5era; 1 oso eskasa eta 5 erabatekoa). 2011ko EKOBAROMETRO SOZIALAREN FITXA TEKNIKOA UNIBERTSOA

15 urteko edo hortik gorako herritarrak, EAEn bizi direnak. 201eko udal erroldaren arabera, biztanleen kopurua 2.178.339 da.

TEKNIKA

Hurbilpen pertsonaleko elkarrizketa, etxez etxe eginda, CAPIz (Computer Assisted Personal Interviewing) gauzatutako galdetegi egitura batean oinarrituta.

LAGINAREN TAMAINA

EAEn bizi diren 2.004 pertsona, gutxienez 15 urtekoak.

LANDA AZTERKETAREN SASOIA

2010eko azaroa eta abendua.

LAGINKETA MOTA

Etapa anitzeko laginketa, proportzioak zentsu-sekzio motaren arabera ezarriz, EAEko udalerrien pisu demografikoa kontuan hartuta, adinaren eta sexuaren arabera estratifikatuta. Ausazko167 ibilbide egin dira bakoitza 12 inkestakoa.

ERRORE MARJINA ESTATISTIKOA

Errore-marjina globala %± 2,23 da % 95,5eko konfidantza-tartearentzat.

 

Iturria. Ekobarometro soziala, 2011

E) Eskola-material baten egokitasuna aztertzeko asmoz, Euskal Herriko Unibertsitateko aditu-talde batek ikerketa egingo du datorren udaberrian Hego Euskal Herriko 20 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen artean. Datuak jasotzeko asmoz, astean behin, irakasle-eskolako azken mailako ikasle talde bat ikastetxe bakoitzean zoriz aukeratutako gela batean sartuko da eta han ikusitako lan-ohitura eta jarreren gaineko informazioa jasoko dute aurrez prestatutako gidoi batean oinarrituta. Gidoi horretan arloa, sexua, lanerako autonomia-maila (oso eskasa, eskasa, erdi parekoa, ona eta oso ona) eta errendimendua %-tan (0-25; 25–50; 50–75 eta 75-100) ageri dira. F) Betiero Irratiak eskaintzen dituen irratsaioen kalitateari buruzko datuak jaso nahi ditu entzuleen artean. Horretarako, arratsaldeko 6etan ematen duten Eta zuk zer? irratsaioan galdera hauek luzatu dituzte entzuleen artean: 1. Oro har, noiz entzuten duzu Betiero Irratia? (goizean, eguerdian, arratsaldean, gauean). 2. Zein irratsaio-mota duzu gustukuen? (kirolak, albisteak, kultura, agenda, elkarrizketak, beste) 3. 1-etik 10-era, zein da gure irratiari buruzko balorazioa (1 oso eskasa, 10 bikaina)

Erantzuteko aukera entzuleen artean zabalduko dute irratsaioak irauten duen bitartean.

 

MAT 1-2 Jarduera osagarriak 01.pdf

Erantzuteko aukera entzuleen artean zabalduko dute irratsaioak irauten duen bitartean. Page 3 of 3. MAT 1-2 Jarduera osagarriak 01.pdf. MAT 1-2 Jarduera ...

247KB Sizes 5 Downloads 307 Views

Recommend Documents

MAT 1-2 Jarduera osagarriak 23.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. MAT 1-2 Jarduera osagarriak 23.pdf. MAT 1-2 Jarduera osagarriak 23.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. M

MAT 1-2 Jarduera osagarriak 10.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. MAT 1-2 Jarduera osagarriak 10.pdf. MAT 1-2 Jarduera osagarriak 10.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. M

MAT 1-3 Jarduera osagarriak 08.pdf
Page 1 of 1. 8. jarduera. Poligono arruntenak triangeluak eta laukiak dira. Arruntenak izanda ere, maiz erabiltzen dira, eta komeni. da ahalik eta datu gehien ...

MAT 1-2 Jarduera osagarriak 05.pdf
Sign in. Loading… Whoops! There was a problem loading more pages. Retrying... Whoops! There was a problem previewing this document. Retrying.

MAT 1-1 Jarduera osagarriak 09.pdf
Page 3 of 3. 17. wlucb rbd3 ihe blowing ir .|id.F!t to@ dli.!!? (A) Irto.y. (B) Wpro. (c) N$il6 (D) n€lim. 18. Wbidh of ttE following is a ;ift Det€iins €lviMderr? (A) cu.t Dd (B) DeEog*Dbic. r0. "Z6lo8ical pdio c dftwd€d o! Sudrt. rnd hoiirb

MAT 1-2 Jarduera osagarriak 13.pdf
Page 1 of 2. 13.jarduera Ausazko laginketa. Ikerketa estatistikoaren biztanleria eta lagina zer diren badakizu. Hala ere, askotan, ikerketa. estatistikoa martxan ...

MAT 1-2 Jarduera osagarriak 15.pdf
1.223 ikasleko biztanleria horretatik ateratako 522 ikasleko lagina estatistikoki tratatu. ostean ondorio batzuk atera ziren. Lagina ausaz aukeratu zen. Ikerketa ...

EUS 1-3 Jarduera osagarriak 04.pdf
10 11. Page 3 of 7. EUS 1-3 Jarduera osagarriak 04.pdf. EUS 1-3 Jarduera osagarriak 04.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Main menu. Displaying EUS 1-3 ...

76 Mul_D_D Mat(15128) #215 Dot_D_D Mat(15128) - GitHub
#6. Of_Rows_D. Mat(15,45). #72. Arr2Mat_D. Mat(15,40). #203. Dot_D_D. Mat(15,128). #208. Dot_D_D. Mat(15,128). #71. Dot_D_D. Mat(15,128). #122. Noop .... #305. Mul_D_D. Mat(15,128). #249. Sigmoid_D. Mat(15,128). #141. Add_D_D. Mat(15,128). #140. Tanh

MAT 2B.pdf
Page 2 of 55. Pasaje Babilonia 10 Ciudad Mendoza. Tel: 0261 - 4237241. [email protected] www.cpmendoza.com. Cuando, por el contrario, no prestamos tanta atención a nuestra imagen ideal como a. los problemas que obstaculizan nuestro camino, se activ

an exercise mat
collect drums models play paint fishing tricks cinema stamps do. 1 ______ table tennis. 2 ______ pictures. 3 do magic ______. 4 go ______. 5 ______ stickers. 6 go to the ______. 7 ______ exercise. 8 collect ______. 9 play the ______. 10 paint ______.

Mat-That.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. Mat-That.pdf.

MAT LAN Et - WordPress.com
Bio h.trrr roL ,li,. Eoa. "io .li .. Dt Et biy biy. Dt bl,v gi& Eo RBi. Vci co. cU og,io due dEi ghi rey rluin6 bio bio coog. Ov. ,.:.r ri. "o aeh song bii thoi hfp r,rog th

an exercise mat
Macmillan Publishers Limited 2012. PHOTOCOPIABLE. 1 Read and complete. Write the letters. collect drums models play paint fishing tricks cinema stamps do.

MAT LAN Et - WordPress.com
r r[b u&c ddi tr aln daid,;o:1r& rcr3 r.ro3 di tsoojo{r t? U. ahiag oorj. 1i... ohrhg i:;s1 li rylo d&i lha3ci*. Rbi nrng biir t. i . tto. tLo hrt6rc aog. r.i

http://www.aboutlearning.com/ 4 MAT INSTRUCTION
4MATION is a revolutionary web-based software tool for creating 4MAT ... encourages the learner to test ideas in the real world and adapt what they learn to ...

Tong mat bang.pdf
Whoops! There was a problem loading more pages. Tong mat bang.pdf. Tong mat bang.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Details. Comments. General Info.

MAT 4º Diagn.pdf
Page 1 of 7. Avaliação de Diagnóstico – Matemática – 4o ano. I – Números e Operações. 1 – Assinala com um X a leitura do número 356 987,4. Trezentas e ...

mat 219.pdf
bangun da bangun datar. standar kompetensi. mengenal bangun datar sederhana. ayah dan gita pergi ke toko sepeda. ayah akan membelikan gita sebuah.

MAT-2008.pdf
There was a problem loading this page. Retrying... Whoops! There was a problem loading this page. MAT-2008.pdf. MAT-2008.pdf. Open. Extract. Open with.

floor mat specifications
goods or services provided to the Town, will be made within 30 days of the receipt of a proper billing or the ..... Are manufacturing employees free to speak up about working conditions without fear of reprisals? ... Customer Svc: 207-797-4006.

Gov ltr on Opiate-MAT- Hse Ldrs 12-15-15.pdf
Dec 15, 2015 - Gov ltr on Opiate-MAT- Hse Ldrs 12-15-15.pdf. Gov ltr on Opiate-MAT- Hse Ldrs 12-15-15.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Main menu.