15. jarduera Ehunekoen kalkulua 1. Erantzun itzazu honako galdera hauei: a) Albistegiek telebistako programazioaren % 15 hartzen dute. Programazioa 24 ordukoa dela kontuan hartuz, zenbat ordu eskaintzen diete albistegiei?……………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………………………… b) Etxebizitza baten salerosketa egitean etxearen balioaren % 6 ordaindu behar da zergetan. 250.000 €ko etxea erosi nahi dut, zenbat ordaindu beharko dut zergetan?…………………………………………… ………………………………………………………………………………………………………… 2. Jarraian albiste bat daukazu, baina bertan estatistika-gaiei lotutako oker bat ageri da. a) Bilatu oker hori aukera hauen artean: Ez da egia izapidetutako 10 espedienteren artetik 1 sexu bereko bikoteek sustatutakoa dela. Ezin daiteke esan 830 eskabide egindako eskabide guztien % 10,74 direnik. Guztira izapidetu den espediente kopurua jakin beharko litzateke datuak zuzenak ote diren jakiteko. Kontuan hartu beharko litzateke zenbat espediente diren gay-ek sustatutakoak, eta, zenbat diren lesbianek sustatutakoak. Azkenean, makina bat eztabaidatu ondoren, badirudi sexu bereko pertsonen arteko ezkontzek suspertuko dutela ezkontzaren instituzioa bera. Espainiako hiriburuan, esate baterako, izapidetutako 10 ezkontza espedienteen artetik bat sexu bereko pertsonek osatutako bikoteek sustatu dute. Horrenbestez, Madrilen egin diren 17.722 eskabideen artetik 830 gay eta lesbianek egin dituzte, hau da, guztira aurkeztutako eskabideen % 10,74. Iturria: Eustaten eskola web-etik ateratakoa

3. Unitateko 5. jardueran Estatistika zer eta zertarako irakurgaian irakurri zenuenez, estatistika-teknikak eremu desberdinetan aplikatzen dira eta horietako bat zientziaren eremua da. Horren adibide argia da artikulu hau. a) Hartutako laginaren arabera, zein elikagai kantitatek gainditzen zuen baimendutako pestizida muga 2009an? ………………………………………………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………………………… b) Zein elikagaitan gainditzen da batik bat pestizidentzat baimendutako muga? ………………………………………………………………………………………………………… Pestizida-arrastoak gutxitu egin dira elikagaietan Baimendutako muga gainditzen duten pestizidaarrastoen kasuak gutxitu egin direla adierazi du Europako Batasunean elikagaien segurtasunaz arduratzen den erakundeak (EFSA). Azken txotenaren arabera, 2006an % 4,4k gainditzen zuten muga, eta 2009an, berriz, % 1,2k. EFSAren arabera, neurri batean 2008an araudian egindako aldaketari zor zaio jaitsiera hori. Txostena egiteko, 67.000 lagin aztertu dituzte, Europako Batasuneko 27 herrialdeetan eta Islandian eta Norvegian hartutako laginak. Emaitzek erakutsi dute batik bat frutetan eta barazkietan gainditzen dela pestizidentzat

baimendutako muga; bereziki mahatsean, piperretan eta alberjinietan. EFSAk ohartarazi du piperren pestizidak direla kaltegarrienak pertsonen osasunerako; hala ere, gehitu du, pestizida-arrastoak dituzten barazkiak eta frutak janda ere, inori kalte egiteko arriskua txikia dela. Beste xehetasun batzuk ere azaltzen dira txostenean; adibidez, pestiziden muga gainditzea ohikoagoa dela inportatutako elikagaietan (% 6,9) Europako Batasunekoetan baino (% 1,5); eta haragiak eta elikagai ekologikoak batez bestekotik behera daudela. Iturria: Elhuyar aldizkaria. 282 zkia. 2012ko urtarrila

4. 2010-11 ikasturtean, ESANGURA izeneko sexu aniztasunerako hezkuntza programan, euskal hezkuntza sistemako bigarren hezkuntzako 1.223 ikaslek hartu zuen parte. Programa horren baitan, ikasleek homosexualitateaz, lesbianismoaz eta homofobiak eragindako erasoez zer iritzi zuten jaso zen, galdetegi baten bitartez. 1.223 ikasleko biztanleria horretatik ateratako 522 ikasleko lagina estatistikoki tratatu ostean ondorio batzuk atera ziren. Lagina ausaz aukeratu zen. Ikerketa Inmaculada Mujikak zuzendu zuen eta ondoren argitaratu zen txostena osatzen, Aldarte, Bizigay eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak parte hartu zuten beste laguntzaile batzuekin batera. a) Ikerketa horri dagokion galdera batek honako emaitzak eskaini zituen. Kalkulatu erantzun bakoitzari dagokion erantzun kopurua. ………………………………………………………………………………………………………… ………………………………………………………………………………………………………… …………………………………………………………………………………………………………

Izan  ditzake  sexu  harremanak  gurpil  aulkian  dagoen   norbaitek?   Bai,  noski  

%  15   %  11  

Bakarrik  beste  pertsona  baten   laguntzarekin  

%  74   Gurpil  aulkian  badago,  adibidez,   hanka  apurtu  duelako,  bai;   elbarritua  bada,  ez.  

5. Hona hemen 2012 ko martxoaren 16an Berria egunkariko webgunean azaldutako berri baten zati batzuk. Irakurri eta kalkulatu honako hauek: a) Urtarrilean lan bila ari zirenen artean, zenbatek ez zuen batere lan egin urtarril guztian. ………………………………………………………………………………………………………… b) Zenbat enpresaburu azaldu zen baikor, geroari begira. ………………………………………………………………………………………………………… c) Zenbatek espero zituen negozio zifrak igotzea. ………………………………………………………………………………………………………… d) Zenbatek espero zuten inbertsioak egitea. …………………………………………………………………………………………………………

berria.info 2012-03-16

Urtebetean % 7,5 igo da Ipar Euskal Herrian lan bila ari direnen kopurua Gutxieneko errenta jasotzen dutenen kopurua % 3,1 hazi da urtebetean, eta % 57 langabeak dira. Jenofa Berhokoirigoin Baiona

21.691 lagun ari ziren urtarrilean lan bila Ipar Euskal Herrian, duela urtebete baino % 7,5 gehiago. Horietarik % 68k ez zuten batere lan egin urtarril guztian. Bestalde, langabezia tasa % 8,4koa izan zen. …/ Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako egoera ekonomikoaren berri eman zuen atzo Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak (MIG). «2011ko lehen hilabeteetan ekonomia berriz azkartu zela sendi bagenuen ere, jarduera ekonomikoaren hobetze perspektibak atzeratu dizkigute mundu mailako finantzen eta bankuen arloetako nahasmenduek», Andre Garreta MIGeko presidentearen hitzetan. …/ Enpresaburu gehienak, baikor Inkesta bat egin diete 600 enpresabururi, eta haren emaitzen berri ere eman zuten atzo. Aurtengo urtarrilean, hirutik bik zioten baikorrak zirela geroari begira; % 20, haatik, kezkaturik zeuden. Hiru enpresaburutik batek uste du negozio zifra igoko dela 2012ko lehen seihilekoan; % 22k inbertsioak egitea espero dute; % 21ek, errentagarriagoak izatea, eta % 12k, langile gehiago kontratatzea. 6. Jarraian, albiste bat daukazu, baina bertan estatistika-gaiei lotutako oker bat ageri da. a) Bilatu oker hori aukera hauen artean: Tituluko datua ez dator bat albistean adierazitakoarekin Ikasle atzerritarrak ez dira iristen matrikulatutako ikasle guztien % 15,3ra Mila ikasletik 74k ez dute tituluko % 15,3 osatzen Aurreko hirurak dira zuzenak

Gaur amaitzen den ikasturtean matrikulatutako ikasleen % 15,3 atzerritarrak ziren. EFE / MADRIL Gaur amaitzen den ikasturtean matrikulatutako 6,9 milioi ikasleen artetik 529.461 atzerritarrak ziren, iaz baino % 15,3 gehiago. Etorkinen % 82,1ek ikastetxe publikoetan ikasi zuten eta % 17,9k pribatuetan, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak (MEC) 20052006 ikasturteari buruz emandako datuen arabera. Ikasle atzerritar gehien izan zituzten autonomía erkidegoak Madril (114.566); Kataluinia (110.388); Valentziako Erkidegoa (70.754) eta Andaluzia (60.218) izan ziren. Nagusiki Lehen Hezkuntzako (228.072 ikasle) eta Haur Hezkuntzako (93.299) ikasleak dira. Datu orokorrei erreparatuz, matrikulatutako mila ikasleko 74 ikasle atzerritarrak izan ziren, behin behineko estatistikek islatzen duten moduan. Iturria: Eustaten eskola web-etik ateratakoa

MAT 1-2 Jarduera osagarriak 15.pdf

1.223 ikasleko biztanleria horretatik ateratako 522 ikasleko lagina estatistikoki tratatu. ostean ondorio batzuk atera ziren. Lagina ausaz aukeratu zen. Ikerketa ...

344KB Sizes 33 Downloads 207 Views

Recommend Documents

MAT 1-2 Jarduera osagarriak 23.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. MAT 1-2 Jarduera osagarriak 23.pdf. MAT 1-2 Jarduera osagarriak 23.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. M

MAT 1-2 Jarduera osagarriak 10.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. MAT 1-2 Jarduera osagarriak 10.pdf. MAT 1-2 Jarduera osagarriak 10.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. M

MAT 1-3 Jarduera osagarriak 08.pdf
Page 1 of 1. 8. jarduera. Poligono arruntenak triangeluak eta laukiak dira. Arruntenak izanda ere, maiz erabiltzen dira, eta komeni. da ahalik eta datu gehien ...

MAT 1-2 Jarduera osagarriak 05.pdf
Sign in. Loading… Whoops! There was a problem loading more pages. Retrying... Whoops! There was a problem previewing this document. Retrying.

MAT 1-1 Jarduera osagarriak 09.pdf
Page 3 of 3. 17. wlucb rbd3 ihe blowing ir .|id.F!t to@ dli.!!? (A) Irto.y. (B) Wpro. (c) N$il6 (D) n€lim. 18. Wbidh of ttE following is a ;ift Det€iins €lviMderr? (A) cu.t Dd (B) DeEog*Dbic. r0. "Z6lo8ical pdio c dftwd€d o! Sudrt. rnd hoiirb

MAT 1-2 Jarduera osagarriak 13.pdf
Page 1 of 2. 13.jarduera Ausazko laginketa. Ikerketa estatistikoaren biztanleria eta lagina zer diren badakizu. Hala ere, askotan, ikerketa. estatistikoa martxan ...

MAT 1-2 Jarduera osagarriak 01.pdf
Erantzuteko aukera entzuleen artean zabalduko dute irratsaioak irauten duen bitartean. Page 3 of 3. MAT 1-2 Jarduera osagarriak 01.pdf. MAT 1-2 Jarduera ...

EUS 1-3 Jarduera osagarriak 04.pdf
10 11. Page 3 of 7. EUS 1-3 Jarduera osagarriak 04.pdf. EUS 1-3 Jarduera osagarriak 04.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Main menu. Displaying EUS 1-3 ...

76 Mul_D_D Mat(15128) #215 Dot_D_D Mat(15128) - GitHub
#6. Of_Rows_D. Mat(15,45). #72. Arr2Mat_D. Mat(15,40). #203. Dot_D_D. Mat(15,128). #208. Dot_D_D. Mat(15,128). #71. Dot_D_D. Mat(15,128). #122. Noop .... #305. Mul_D_D. Mat(15,128). #249. Sigmoid_D. Mat(15,128). #141. Add_D_D. Mat(15,128). #140. Tanh

MAT 2B.pdf
Page 2 of 55. Pasaje Babilonia 10 Ciudad Mendoza. Tel: 0261 - 4237241. [email protected] www.cpmendoza.com. Cuando, por el contrario, no prestamos tanta atención a nuestra imagen ideal como a. los problemas que obstaculizan nuestro camino, se activ

an exercise mat
collect drums models play paint fishing tricks cinema stamps do. 1 ______ table tennis. 2 ______ pictures. 3 do magic ______. 4 go ______. 5 ______ stickers. 6 go to the ______. 7 ______ exercise. 8 collect ______. 9 play the ______. 10 paint ______.

Mat-That.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. Mat-That.pdf.

MAT LAN Et - WordPress.com
Bio h.trrr roL ,li,. Eoa. "io .li .. Dt Et biy biy. Dt bl,v gi& Eo RBi. Vci co. cU og,io due dEi ghi rey rluin6 bio bio coog. Ov. ,.:.r ri. "o aeh song bii thoi hfp r,rog th

an exercise mat
Macmillan Publishers Limited 2012. PHOTOCOPIABLE. 1 Read and complete. Write the letters. collect drums models play paint fishing tricks cinema stamps do.

MAT LAN Et - WordPress.com
r r[b u&c ddi tr aln daid,;o:1r& rcr3 r.ro3 di tsoojo{r t? U. ahiag oorj. 1i... ohrhg i:;s1 li rylo d&i lha3ci*. Rbi nrng biir t. i . tto. tLo hrt6rc aog. r.i

http://www.aboutlearning.com/ 4 MAT INSTRUCTION
4MATION is a revolutionary web-based software tool for creating 4MAT ... encourages the learner to test ideas in the real world and adapt what they learn to ...

Tong mat bang.pdf
Whoops! There was a problem loading more pages. Tong mat bang.pdf. Tong mat bang.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Details. Comments. General Info.

MAT 4º Diagn.pdf
Page 1 of 7. Avaliação de Diagnóstico – Matemática – 4o ano. I – Números e Operações. 1 – Assinala com um X a leitura do número 356 987,4. Trezentas e ...

mat 219.pdf
bangun da bangun datar. standar kompetensi. mengenal bangun datar sederhana. ayah dan gita pergi ke toko sepeda. ayah akan membelikan gita sebuah.

MAT-2008.pdf
There was a problem loading this page. Retrying... Whoops! There was a problem loading this page. MAT-2008.pdf. MAT-2008.pdf. Open. Extract. Open with.

floor mat specifications
goods or services provided to the Town, will be made within 30 days of the receipt of a proper billing or the ..... Are manufacturing employees free to speak up about working conditions without fear of reprisals? ... Customer Svc: 207-797-4006.

Gov ltr on Opiate-MAT- Hse Ldrs 12-15-15.pdf
Dec 15, 2015 - Gov ltr on Opiate-MAT- Hse Ldrs 12-15-15.pdf. Gov ltr on Opiate-MAT- Hse Ldrs 12-15-15.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Main menu.